Erandio 





ERANDIO ERAIKITZEN 

urt 19 2011

ELKARRETARATZEAK eta MANIFESTAZIOA

Honek argitaratua: endi ordu honetan: 22:55:34 hemen: Erandio, Eusko Alkartasuna

Elkarretara ostegunean, urtarrilak 20 arratsaldeko 7:30etan Josu Murueta Plazan (Astrabudua)

Concentración jueves 20 de enero a las 19:30 en la Plaza Josu Murueta (Astrabudua)

Urtarrilak 22, arratsaldeko 5´30etan Iruñeko Golem zinemetan abiapuntu izango duen nazio manifestazioan parte hartzeko gonbidapena euskal herritar orori helarazi nahi diogu. Manifestazioa “BAKE BIDEAN ATERABIDE DEMOKRATIKOAK ORAIN, ATXILOKETA GEHIAGORIK EZ” lelopean egingo dugu.

Llamamos a participar en la manifestación nacional que el sábado 22 de enero a las 17´30h comenzará desde los cines Golem de Iruñea. Dicha manifestación se realizará bajo el lema “EN EL CAMINO DE LA PAZ SOLUCIONES DEMOCRÁTICAS AHORA. NO MÁS DETENCIONES”.

Ostegunean, urtarrilak 20, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eguerdiko 12´30etan Gernikako Akordioan bildutako eragileen ordezkaritza bana Estatu Ordezkaritzara joango da bertako arduradun nagusiari atxilotutakoak lehenbailehen inkomunikazio egoera bertan behera uzteko eta askatzeko eskatuz. Herritar guztiei arratsaldeko 7´30etan herri guztietan ohiko tokietan egingo ditugun elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten diegu. Hiriburuetan elkarretaratzeak honako tokietan izango dira: Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan, Donostian Bulebarrean, Bilbon Arriaga antzokiaren aurrean eta Iruñean Gaztelu plazan.

El jueves 20 de enero a las 12´30h una delegación del Acuerdo de Gernika acudirá a la Delegación del Gobierno de cada capital de Hego Euskal Herria para hacer entrega de una carta al máximo representante del Estado en cada provincia. En dicha misiva solicitamos la libertad de las personas detenidas y que se les levante la incomunicación mientras permanezcan detenidas. A todas las ciudadanas y ciudadanos de Euskal Herria les invitamos a participar en las concentraciones que ese mismo jueves (20) a las 19´30h realizaremos en los lugares habituales de cada pueblo de Hego Euskal Herria. En las capitales las concentraciones las llevaremos a cabo en estos lugares: En Gasteiz en la Plaza de la Virgen Blanca, en Donosti en el Boulevard, en Bilbo frente al teatro Arriaga y en Iruñea en la Plaza del Castillo.

GERNIKAKO AKORDIOA IZENPETUTAKO ERAGILE POLITIKO, SINDIKAL ETA SOZIALEK ATZOKO ATXILOKETAK SALATUZ LARUNBAT HONETARAKO NAZIO MANIFESTAZIOA DEITZEN DUTE.

LOS AGENTES POLÍTICOS, SINDICALES Y SOCIALES FIRMANTES DEL ACUERDO DE GERNIKA CONVOCAN PARA ESTE SÁBADO UNA MANIFESTACIÓN NACIONAL EN IRUÑEA PARA DENUNCIAR LAS DETENCIONES DE AYER.

Lehenengoz eta behin, Gernikako AKordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok atzo goizean ezagutu ditugun atxiloketak salatu nahi ditugu. Nafarroako jendarte esparru desberdinetako jarduera politiko ezagunean aritzen diren herritarrak bortizki atxilo hartu eta beraien etxeetatik eraman dituzte. Berriro ere euskal herritarrek arrazoi politiko hutsei erantzuten dien jazarpenaren ondorio larriak nozitu egin dituzte.

En primer lugar, los agentes políticos, sindicales y sociales que suscribimos el Acuerdo de Gernika queremos denunciar las detenciones que se produjeron el día de ayer. Son de nuevo personas conocidas por su labor política en diferentes ámbitos de la sociedad navarra quienes ayer fueron detenidas y llevadas a la fuerza de sus casas. De nuevo ciudadanas y ciudadanos vascos han padecido en sus carnes las graves consecuencias de una estrategia que obedece única y exclusivamente a razones de índole política.

Gaur egun ETA erakunde armatuak urtarrilaren 10ean ezagutarazitako su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren ondoren Estatuak ere urratsak eman behar ditu, Euskal Herria bake eta normalkuntza politikorantz egiten ari den bidean oztopoak jarri beharrean. Are gehiago, gure ustez, atzo goizean euskal herritarren aurkako sarekada berri honek Euskal Herrian dagoeneko abian dagoen prozesu demokratikoa oztopatzea eta galaraztea helburu du.

Cuando la organización armada ETA hizo público el pasado 10 de enero un alto el fuego permanente, general y verificable llega el momento de que también el Estado dé algún paso, en lugar de poner obstáculos en el camino que Euskal Herria está haciendo hacia un escenario de paz y soluciones democráticas. Es más, en nuestra opinión, la redada que se llevó a cabo ayer tiene por objetivo el hacer fracasar el proceso democrático que a día de hoy está en marcha en Euskal Herria.

Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragileok, baina, ez diogu espainiar Estatuari ahalmen hori emango. Euskal Herriko gatazka politikoa behin betiko konpondu arte Gernikako Akordioa ibilbide orri gisa jarraituz pertsona guztien eskubideen defentsan gure konpromisoa euskal herritar guztien aurrean berretsi nahi dugu. Euskal jendartearen nahi eta beharrekin bat eginez espainar Estatuak jarritako oztopoak gaindituz aurrera segitzeko borondatea adierazi nahi dugu.

No obstante, los agentes que firmamos el Acuerdo de Gernika no estamos por la labor de conceder dicho privilegio al Estado. Hoy queremos reafirmar nuestro compromiso por solucionar democráticamente el conflicto que sufre Euskal Herria siguiendo para ello el Acuerdo de Gernika como hoja de ruta en la defensa de los derechos de todas las personas. Nos unimos a los deseos y necesidades de la sociedad vasca y superando los dolorosos obstáculos puestos por el Estado español renovamos nuestra voluntad política de seguir adelante en este proceso.

Hori dela eta, Espainiako Gobernuari nahiz Estatuko gainontzeko botereei Euskal Herriari bake eta aterabide demokratiko bidea egiten uzteko eta norabide horretan normalkuntza politikoa ahalbidetuko duten neurriak hartzeko dei zuzena egiten diegu. Atzo bertan atxilotu zituzten euskal herritarrak lehenbailehen askatzeko eta atxilotze egoerak dirauen bitartean ez tratu txarrik ez torturarik egon ez dadin neurri zehatzak –inkomunikazio egoera bertan behera utziz- hartzeko eskatzen diegu. Halaber, hemendik aurrera atxiloketarik ez egoteko eta sarekaden dinamika bortitza bertan behera uzteko eskatzen diegu, jazarpen ideologikoa oinarri duen estrategiari uko eginez eta pertsona, ideia, proiektu guztiei bidea emanez, indarkeriarik gabeko eszenatoki demokratiko baterantz.

Por eso hoy le queremos decir al Gobierno español y al resto de los poderes del Estado que dejen a Euskal Herria hacer su camino a un escenario de paz y soluciones democráticas y que tome las medidas necesarias para la normalización política. Les exigimos que liberen cuanto antes a todas las personas detenidas ayer y que mientras dure su periodo de detención tomen medidas concretas para evitar los malos tratos y torturas que pudieran recibir, medidas tan sencillas de aplicar como levantarles la incomunicación. Asimismo, exigimos al Estado español que cese en esta estrategia de detenciones y redadas, cuya base es la persecución ideológica y propicie un escenario democrático y sin violencia.

Euskal herritarrei, aldiz, gurekin batera bake eta aterabide demokratikoen bidean are kemen handiagoz jarrai dezaten deia egiten diegu. Euskal Herriak bake eta askatasun agertokia nahi eta behar duelako, oztopoak oztopo, guztion ahaleginez lortuko dugu. Ez dugu zalantzarik. Prozesu hau bururaino eraman nahi dugun herritar guztiok siglen eta atxikimendu politikoen gainetik indarrak bildu behar ditugu. Ez espainiar Estatuak ez inork ezin dio euskal jendarteari ez bere bake itxaropena, ez bere askatasun ametsa lapurtu. Euskal herritarroi bide hori egitea dagokigulako, Gernikako Akordioan bildutako eragileek kalera bidea egiten segitzeko deialdia zabaldu nahi dugu. Hain zuzen ere, heldu den larunbatean, urtarrilak 22, arratsaldeko 5´30etan Iruñeko Golem zinemetan abiapuntu izango duen nazio manifestazioan parte hartzeko gonbidapena euskal herritar orori helarazi nahi diogu. Manifestazioa “BAKE BIDEAN ATERABIDE DEMOKRATIKOAK ORAIN, ATXILOKETA GEHIAGORIK EZ” lelopean egingo dugu.

A los y las ciudadanas de Euskal Herria les queremos pedir que no cejen en su empeño y que sigan acompañándonos en este camino hacia la paz y las soluciones democráticas. Por muy grandes que sean los obstáculos con el esfuerzo de todas y todos lo conseguiremos porque Euskal Herria quiere y necesita un escenario de paz y libertad. Todas y todos los que queremos que ésta sea la buena, la de verdad, tenemos que unir nuestras fuerzas por encima de siglas y adscripciones políticas. Ni el Estado español puede arrebatar a este Pueblo su esperanza de paz y su anhelo de libertad.

Porque sólo a nosotras y nosotros nos corresponde hacer ese camino, quienes firmamos el Acuerdo de Gernika queremos haceros un llamamiento a seguir haciendo ese camino en las calles de Iruñea. Por eso os llamamos a participar en la manifestación nacional que el sábado 22 de enero a las 17´30h comenzará desde los cines Golem de Iruñea. Dicha manifestación se realizará bajo el lema “EN EL CAMINO DE LA PAZ SOLUCIONES DEMOCRÁTICAS AHORA. NO MÁS DETENCIONES”.

Iruñean egin nahi dugun manifestazioaren ondorioz, egun berean, urtarrilak 22, Donostian egitekoa zen ekitaldi nazionala bertan behera utzi ez baina atzeratzen dugu. Ahalik eta lasterren noiz egingo dugun jakinaraziko dizuegu.

Os anunciamos que a raíz de la celebración de dicha manifestación debemos aplazar el acto que teníamos previsto para ese mismo día en Donostia. Decimos aplazar y no suspender, porque nuestra intención es realizarlo. En cuanto podamos, os haremos saber la nueva fecha de dicho acto.

Halaber, ostegunean, urtarrilak 20, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eguerdiko 12´30etan Gernikako Akordioan bildutako eragileen ordezkaritza bana Estatu Ordezkaritzara joango da bertako arduradun nagusiari atxilotutakoak lehenbailehen inkomunikazio egoera bertan behera uzteko eta askatzeko eskatuz. Herritar guztiei arratsaldeko 7´30etan herri guztietan ohiko tokietan egingo ditugun elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten diegu. Hiriburuetan elkarretaratzeak honako tokietan izango dira: Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan, Donostian Bulebarrean, Bilbon Arriaga antzokiaren aurrean eta Iruñean Gaztelu plazan.

Asimismo, queremos hacer saber que el jueves 20 de enero a las 12´30h una delegación del Acuerdo de Gernika acudirá a la Delegación del Gobierno de cada capital de Hego Euskal Herria para hacer entrega de una carta al máximo representante del Estado en cada provincia. En dicha misiva solicitamos la libertad de las personas detenidas y que se les levante la incomunicación mientras permanezcan detenidas. A todas las ciudadanas y ciudadanos de Euskal Herria les invitamos a participar en las concentraciones que ese mismo jueves a las 19´30h realizaremos en los lugares habituales de cada pueblo de Hego Euskal Herria. En las capitales las concentraciones las llevaremos a cabo en estos lugares: En Gasteiz en la Plaza de la Virgen Blanca, en Donosti en el Boulevard, en Bilbo frente al teatro Arriaga y en Iruñea en la Plaza del Castillo.

 

 

 

 

 

Etiquetas blog: detenciones ; Erandio ; proceso de paz ;
Etiquetas todos los blogs: detenciones ; Erandio ; proceso de paz ;

3 iruzkinak -> “ELKARRETARATZEAK eta MANIFESTAZIOA”

  1. Bitacoras.comel 20 urt 2011 ordu honetan: 21:33:15

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Elkarretara ostegunean, urtarrilak 20 arratsaldeko 7:30etan Josu Murueta Plazan (Astrabudua) Concentración jueves 20 de enero a las 19:30 en la Plaza Josu Murueta (Astrabudua) Urtarrilak 22, arratsaldeko 5´30etan Iruñeko Gol…

  2. zoritoler imolel 20 mai 2024 ordu honetan: 06:13:17

    Excellent read, I just passed this onto a friend who was doing some research on that. And he just bought me lunch because I found it for him smile Therefore let me rephrase that: Thank you for lunch!

  3. zoritoler imolel 21 mai 2024 ordu honetan: 23:20:22

    My brother suggested I might like this website. He was entirely right. This publish actually made my day. You cann’t imagine simply how a lot time I had spent for this info! Thank you!

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi