aza 29 2013
Euskararen Nazioarteko Eguna
Asteburuko egitaraua
Ostirala, azaroak 29, Erandio Landan
• 18:00etan, Gurari taldeko txistulariak.
• 18:30ean, ipuin kontalaria eta txalaparta tailerra, Auzokide Herrikoi elkartearen eskutik. Ondoren, argazki-call delakoa
• 19:00etan, “Bat Batean” ikuskizuna, Etxahun Lekue eta Oskar Estanga munduko musikekin bertsotan arituko direla, Erandio Landako kultur etxean.
• 19:30ean, euskal dantzak Goi-Alderen eskutik eta bertso papera Goikolanda ikastetxeko ikasleek eta guraso elkarteak prestatuta.
• 20:00etan, Gallartako Zanpantzarrak, Auzokide herrikoi elkartearen eskutik.
• 20:15ean, bertso-triki jira, Onintza Enbeita eta Gorka Lazkano bertsolariak Erandioko musika eskolako trikitilariekin arituko direla.
• 20:30ean, argazkia plazan
• 22:00etan, bertso afaria Dandaka jatetxean, Onintza Enbeita eta Gorka Lazkanorekin.
Larunbata, azaroak 30, Astrabuduan
• 12:00etan, kalejira Ipar Haize eta trikitilariekin. Ondoren, umeentzako tailerrak, herri kirolak eta alboka, txalaparta eta pandero tailerrak adin guztientzako partaideentzat.
• 13:00etan, buruhandien kalejira.
• 13:30ean, pintxo potea. Josu Murueta plazan, bertso papera eta euskal dantzen alardea.
• 17:30ean, argazki-call delakoa.
• 18:00etan, txokolate jana.
• 18:30ean, erromeria Garilak 26 taldearekin.
Igandea, abenduak 1, Altzagan
• 13:00etan, kantu-jira Altzagako La Plaza tabernan hasita.
• 13:00etatik 15:00etara, argazki-call delakoa.
Asteartea, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna, Altzagan
• 9:30ean, Berbodromoa eta txokolate jana, azoka zaharrean.
• 17:15ean, kalejira, Erandioko musika eskolako trikitilariekin.
• 18:00etan, Udaletxeko plazan: “Euskara jalgi hadi plazara”.
• 18:30ean, Berbodromoa eta txokolate jana, azoka zaharrean
Etiquetas todos los blogs: euskara ; Euskararen eguna ;