Erandio 





ERANDIO ERAIKITZEN 

mar 14 2011

Euskaraz Bizi Eguna ospatuko du EHEk martxoaren 19an Gernika-Lumon

Honek argitaratua: endi ordu honetan: 22:49:51 hemen: Eusko Alkartasuna

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundeak Euskaraz Bizi Eguna 2011 antolatu du Gernika-Lumon (Bizkaia) datorren martxoaren 19rako, “euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko eguna”, hain zuzen ere, kolektiboko ordezkariek Donostian eskainitako agerraldian zehaztu dutenez.

Euskaraz Bizi Egunaren bidez, jaia eta aldarrikapena uztartuz, EHEk “zapalkuntzari aurre egin eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidera hurbildu nahi ditu herritarrak”.

Kolektibo euskaltzalearen ustez, “garai latzak bizi ditu” herri euskaldunak, eta euskararen aurkako erasoak “etengabeak” direla salatu dute. “Hizkuntza-ordezkapena oinarrian duen mendetako asimilazio prozesuaren ondorioz frantsesa eta gaztelera ditugu hizkuntza nagusi Euskal Herrian, euskara eta euskaldunok menpeko bihurtuz. Ezin gara euskaraz bizi, euskararen herrian bertan”, kritikatu dute.

Horrela, “euskaraz bizitzeko hautua egin” eta euskarari “lehentasuna” eman behar zaioal nabarmendu dute, “norbanakotik hasita”. Halaber, “lehentasunezko estatusa” eskatu dute euskararentzat Euskal Herri osoan.

Ildo horretan, “Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du” Gernika-Lumon ospatuko den Euskaraz Bizi Egunak. Auzolanetik abiatutako egitarau zabala prestatu da horretarako. Pasealekuaren inguruan bilduko da eguna, eta goizeko 11:00etatik aurrera erakusketak, kale animazioa, soka-tira saioa, “IEE.EHE” dokumentalaren emanaldia, pegatinen erakusketa, euskalgintzaren azoka eta abar egongo dira.

Eguerdian, urtero bezala, ehunka pertsonarentzako herri-bazkaria izango da; aurten baina, bertso-bazkaria izango da, eta Igor Elortzak, Onintza Enbeitak, Ander Elortegik eta Beñat Ugartetxeak hartuko dute parte bertan.

Arratsaldean “Sasi guztien gainetik euskaraz bizi!” goiburupean manifestazioa egingo da, eta bukaeran, ekitaldia. Iluntzean, aldiz, kontzertuek hartuko dute lekukoa: Betagarri eta Sarkor arituko dira lehenik oholtza gainean, eta ondoren erromeria egongo da Joxpa taldearekin

Etiquetas blog: euskara ;
Etiquetas todos los blogs: euskara ;

7 iruzkinak -> “Euskaraz Bizi Eguna ospatuko du EHEk martxoaren 19an Gernika-Lumon”

  1. Bitacoras.comel 14 mar 2011 ordu honetan: 22:51:33

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundeak Euskaraz Bizi Eguna 2011 antolatu du Gernika-Lumon (Bizkaia) datorren martxoaren 19rako, “euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko eguna”, hain zuzen ere, kolektiboko ordezkarie…

  2. escape roomel 06 uzt 2024 ordu honetan: 00:46:18

    Hello there, just became aware of your blog through Google, and found that it is truly informative.
    I am going to watch out for brussels. I will appreciate if you continue this in future.
    Lots of people will be benefited from your writing.
    Cheers! Lista escape room

  3. Brandon Uel 06 uzt 2024 ordu honetan: 18:12:28

    I was studying some of your content on this site and I conceive this website is rattling instructive!
    Retain posting.?

  4. rent to own homesel 21 uzt 2024 ordu honetan: 10:40:35

    Very nice write-up. I certainly appreciate this website. Keep it up!

  5. insulationel 22 uzt 2024 ordu honetan: 03:33:02

    Can I just say what a comfort to find an individual who genuinely understands what they’re talking about over the internet. You definitely know how to bring an issue to light and make it important. More and more people should look at this and understand this side of the story. I can’t believe you aren’t more popular since you certainly possess the gift.

  6. Flum vapeel 22 uzt 2024 ordu honetan: 10:44:16

    Spot on with this write-up, I really feel this web site needs far more attention. I’ll probably be back again to read through more, thanks for the info.

  7. lehenga choliel 24 uzt 2024 ordu honetan: 04:08:28

    May I simply just say what a comfort to discover an individual who truly knows what they’re discussing on the internet. You actually realize how to bring a problem to light and make it important. More people need to look at this and understand this side of your story. It’s surprising you are not more popular since you most certainly possess the gift.

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi