Erandio 





ERANDIO ERAIKITZEN 

urr 09 2011

Nafarroa oinez 2011

Honek argitaratua: endi ordu honetan: 17:08:02 hemen: Eusko Alkartasuna

Aurten Tafallan izango da Nafarroaren ikastolen jaia!

Altzaga ikastolaren guraso elkartea eta Berbots euskara taldearen artean, AUTOBUSA antolatu dugu Nafarroa oinezera joateko.

  • Irteteko ordua: goizeko 9.00etan Altzagako gasolinotik
  • Itzulera: 19.00etan Tafallatik
  • Prezioa: 10 euro.

Izena emateko Altzagako “La Plaza” tabernan edo emailez (berbots@gmail.com ). Azken eguna urriaren 13a, osteguna.

HAMAIKA GARA!!!

Egitaraua eta Nafarroa oinez!i buruzko informazioa ikusi nahi baduzu, jo euren web gunera:

 http://www.nafarroaoinez.net/eu/index.as…

  • Hamaika urtetan zehar Nafarroaren Erdialdeko Zonalde honetako bizilagunak euskaraz komunikatu izan dira. Oraindik ere hamaika toki eta herri-izen, hizkuntza adierazpen zein abizen bizi-bizirik daude.
  • Hamaika izan dira, era berean, gure herriak gainditu behar izan dituen sufrimendu eta oztopoak, gure arbasoen herentzia den hizkuntza, jaso dugun ondare historiko eta kulturala, bizirik mantentzeko egin diren ahaleginetan.
  • Hamaika izan dira azken urteotan, ilusioz eta iraunkortasunez, lan egin dutenak gure arbasoen hizkuntzaren lekukoa galdu ez dadin.
  • Hamaika gara gaur, gure sustraiak sentitzen ditugunok, betidanik berea izan den lur honetan Euskara bizitzen jarrai dezan nahi dugunok.
  • Hamaika ere, kultur ondare preziatua den gure hizkuntzarekiko errespetua eta ardura eskatzen dugunok.
  • Hamaika lagunengan konfiantza ezarria daukagu, herentzia defendatuko dutelako uste osoa daukagu.
  • Hamaika izango garenak, hamaika etorriko direnak. Oinez 11.
Sin etiquetas

Iruzkin bat -> “Nafarroa oinez 2011”

  1. Bitacoras.comel 09 urr 2011 ordu honetan: 17:17:36

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Aurten Tafallan izango da Nafarroaren ikastolen jaia! Altzaga ikastolaren guraso elkartea eta Berbots euskara taldearen artean, AUTOBUSA antolatu dugu Nafarroa oinezera joateko. Irteteko ordua: goizeko 9.00etan Altzagako gaso….

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi